Irakurgelako Zerbitzuak | Internet eta Wifi

Informazio Bibliografikoa |Mailegua | Internet eta Wifi Bertako Saila Aldizkako Argitalpenak

Trapagarango Udal Liburutegian WI-FI sistemarako sarbideak eta ordenagailuen erabilerak hurrengo baldintza hauek izango dituzte:
  • Internetera sartzeko eta ofimatikako programak erabiltzeko liburutegiak eskaintzen duen zerbitzua doakoa da. Ordenagailuak banaka eta erabat isilean erabiliko dira. Umeen gelan gehienez bi pertsona egon litezke batera ordenagailu batean (ume bat heldu batek lagunduta dagoenenan). Soinu-materiala erabiltzeko norbere aurikularrak erabili beharko dira derrigorrez. 
  • Zerbitzua erabili ahal izateko, liburutegian bertan emango den inprimaki bat bete beharko da. Horrez gain, erabiltzaileak Euskadiko Liburutegien Sare Nazionaleko bazkide izango beharko du. 16 urtetik beherakoek gurasoetako batekin edo tutoreekin etorri beharko dira liburutegira eskaera sinatua aurkeztera. Gainerako erabiltzaile adin txikikoek gurasoetako baten edo tutore baten baimen sinatua beharko dute. Eskaera bete ondoren, sarbide-gakoak emango zaizkie erabiltzaileari.
  • Liburutegian zenbait ordenadore daude. Portatilak lokalaren barnean erabiltzeko dira eta inola ere ezin dira kanpora atera. Finkoetako bat, kontsulta azkarrak egiteko erreserbatzen da eta 30 minutu gehienez erabil daiteke.
  • Ordenagailu finkoetan saio bakoitza ordu betekoa izango da eta portatiletan bi ordu eta erdikoa. Erabiltzaile helduek 60 saio dituzte hilean eta umeek, 25. Saioa hastean, osorik deskontatuko da nahiz eta denbora osoa ez erabili.
  • Mahai gaineko ordenagailuetatik zein ordenagailu eramangarrietatik inprimatu daiteke. Erabiltzaileak bere kontuan behar besteko saldoa izan beharko du egin nahi dituen kopien kopururako. Besterik adierazi ezean, kopiak bi aldeetatik inprimatzen dira. Alde batean inprimatzeko, erabiltzaileak aukera hori aldatu behar du inprimagailuaren propietateetan.
  • Ordenagailu eramangarrien mailegua adin nagusikoei baino ez zaie egingo, erabiltzaile karneta eta Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu ondoren. Erabiltzaileak maileguen mostradorean eskatu eta itzuliko du ordenadorea. Mailegatuta daukan bitartean, erabiltzailea da horren arduraduna. Mailegua amaitu eta gero erabiltzaileak ziurtatu egin beharko du liburutegiko langileari entregatuko diola ordenagailua, bestela hark ezin izango du egiaztatu ordenagailua itzuli zaiola. 
  • Ordenagailuak mailegu bakoitzaren ostean berrabiaraziko dira Erabiltzailea saioa ixteko arduraduna izango da eta egokitzat jotzen dituen datuak memoria ateragarrietan edo ekipoek eskaintzen dituzten tresnak erabiliz gordetzeko ardura izango du. . Liburutegia ez da erantzule izango informazioa galtzen bada edo beste erabiltzaile batzuk ekipoetan utzi duten informazioa erabiltzen bada.
  • Ordenagailuak Liburutegian onargarriak diren gauzetarako soilik erabiliko dira: sarean informazioa aurkitzeko eta ofimatikako-paketea erabiltzaileko jabetze intelektuala, copyrighta eta lizentziak errespetatuta. Ezin da beste pertsonen sensibilitatea mindu daiteen informazioa sortu edo bidali ez eta giza-eskubideen edo haurtzaroaren eskubideen kontra jotzen dena ere. Ezin da eduki pornografikoak, bortitzak edo xenofoboak dituzten orrialdeetan sartu, ez eta arau-hauste penala ekar dezakeen atzialdirik egin ere.
  • USB biltegiragailuetan grabatu daiteke informazioa (pen-drive eta MP3 gailuetan) beti ere ez bada software-rik instalatu behar ordenagailuan.
  • Ezin da ekipoen konfigurazioa aldatu, ezta softwarea instalatu edo grabatu, ez ikonoak, pantailak eta abar aldatu. Ordenagailua erabiltzeko eskaera egin duen pertsona izango da liburutegiko langileei dei egingo diena ordenagailuan kalte edo akatsen bat antzematen badu. Gainera, bere ardura izango da ordenagailua ez erabiltzea eskaera egin duena ez den beste pertsona batek. Ordenagailua blokeatuz gero edo zalantzarik izanez gero arduradunari abisatu beharko dio. Saioa amaitzean, konexioan zehar ireki diren leihoa guztiak itxi beharko dira. 
  • Udal Liburutegiak ez du inola ere erantzukizunik izango interneteko postuetatik erabiltzaileek berreskuratu, atzitu edo bidali dezaketen informazioaz.
  • Zerbitzua erabiltzen duen pertsonak ordenagailua erabiltzeko ezagutzak izan beharko ditu. Liburutegiko langileek, ez dute inola ere, sorospen teknikoa emango.
  • Liburutegiko mailegu-politika dela eta zerbitzutik at edo zigortuta geratu diren irakurleek ezin izango dute zerbitzu hau erabili.

Arau hauek betetzen ez badira, zerbitzuaren arduradunek zehapena ezarri ahal izango dute; horrenbestez, ordenagailuak erabiltzeko eskubidea kendu ahal izango dute, ondoko baremo hauen arabera:
  • Arau-hauste oso larria izango da ordenagailua suntsitu eta hondatzea. Eskubidea behin betiko galtzeaz gain, ezagurri berberak dauzkan beste ordenagailu bat ekarri beharko du bazkideak. Valle de Trápaga-Trapagarango Udalari dagokio erabaki hori hartzea eta betearaztea. 
  • Arau-hauste larria izango da ordenagailua manipulatzea edo kanpoko programak instalatzea; gaizki erabiltzea jabetza intelektualari, copyrightari eta lizentzie kalte eginez; eduki pornografikoak, bortitzak edo xenofoboak dituzten orrialdeetan sartzea, eta zerbitzua eskatu duena ez den beste pertsonaren batek erabiltzea. Arau-hauste horregatik zerbitzuaren erabilera-eskubidea 6 hilabetez etengo da. 
  • Arau-hauste arina izango da liburutegiko lasaitasunari eta ordenari kalte egiten dion portaera desegokia izatea. Liburutegiko langileek, behin ohartaraziko diote halako jokabidea duenari, baina bere horretan jarraitzen badu zehapena ezarriko diote; horrenbestez, ordenagailua erabiltzeko eskubidea 2 hilabetez kenduko zaio.
Ordenagailu pertsonalak

Liburutegian kablerik gabeko Interneterako sarbidea dago (Wifi). Horretarako erabiltzaileak ordenagailu eramangarri bat eduki beharko du, kablerik gabeko sarea konektatzeko kapazitatearekin. Zerbitzu hau erabiltzen dutenek erabilera-baldintzak onartu beharko dituzte.

Gainera:
  • Liburutegiak konexio denbora arautzeko ahalmena izango du, kontuan hartuta eskaerak eta zerbitzuaren erabiltzaile-kopurua
  • Erabiltzailearen ardura izango da eramangarriaren batería kargatuta eramatea, Liburutegiak ezin duelako bermatu denentzako entxufeak eta lehentasuna dute liburutegiko ordenagailuak erabiltzen dituztenek.
  • Erabiltzaileen ardura izango da baita ere, bere ordenagailua konfiguratzen eta erabiltzen jakitea sarera sartu ahal izateko eta Zerbitzua erabiltzeko beharrezkoak diren zuhurtasun neurriak hartzea (birusen kontrakoa, suebakia eta konexio segurua edukitzeko beste tresna batzuk).
  • Liburutegiak ez du ezelako erantzukizunik izango sarearen erabilerari dagokionean, eta ezin du jakin edo bermatu erabiltzaileen equipo informatikoak konexiorako prestatuta egongo diren. Nolanahi ere erabiltzaileak saltzaile edo fabrikatzaileari galdetu beharko dio.
  • Zerbitzua ez dago prestatuta ordenagailu pertsonaletatik inpresioak egiteko.