Udal liburutegian informazio zerbitzu bat dago kontsulta bibliografikoak edo bestelakoak egiteko liburutegiaren antolamendu, zerbitzu edo funtzionamenduari buruz...
Liburutegiko fondo guztiak agerian daude apalateigietan, irakurleek nahi dituzten liburuak hartu ahal izateko. Fondo hauek, planoan agertzen den moduan daude banatuta:
Zona 1 - informazio eta mailegurako mostradorea.
Zona 2 - Haurtxoteka (0-4 años). Umeentzako gela (6-8 años)
Zona 3 - Gazteentzako gela (8-16 años)
Zona 4 - Helduentzako irakurgunea. Banaka ikasteko gela gisa ere erabil daitezke. Honakoak daude gela horretan: jendeak erabiltzeko ordenagailuak, audio eta bideo-gunea (6), prentsa eta aldizkako argitarapenak (7) erreferentzia saila (8), eleberria (5) eta helduen gaien funtsa (9), ia guztia mailegatu daitekeena, SHUren arabera ordenatua.
Fondoen ordenazioa
Liburuak era berean apaletan jarrita daude signatura topografikoari jarraiki, hau da, bizkarrean daukaten etiketari jarraiki.
Bizkar-etiketa hori SHU-ren zenbaki batean oinarrituta dago, autorearen abizenaren lehen hiru hizkiak eta izenburuaren lehenengo hiru hizkiak. Zenbaki bakoitza materia jakin bati dagokio eta materia bereko liburuak elkarrekin jartzen dira apaletan.
SHU-ren zenbaki nagusiak hauek dira::
0 Orokortasunak. Zientzia eta ezagutza. Antolamendua. Informazioa. Dokumentazioa. Idazkera. Bibliografia. Bibliotekonomia. Erakundeak. Agiriak eta argitarapenak oro har.
1. Filosofia. Psikologia
2. Erlijioa. Teologia
3. Gizarte zientziak. Estatistika. Politika. Ekonomia. Merkataritza. Zuzenbidea. Gobernua. Gai militarrak. Gizarte ongizatea. Hezkuntza. Folklorea.
5. Matematikak. Natur zientziak.
6. Zientzia aplikatuak. Medikuntza. Teknika
7. Arte Ederrak. Jokoak. Ikuskizunak. Kirolak
8. Linguistika. Literatura.
9. Geografia. Biografiak. Historia
Bizkar-etiketa baten adibidea:
53 TIP fis |
TIPLER, Richard (Liburuaren autorea)
Física (Liburuaren izenburua)
Bizkar-etiketetan aurki daitezkeen salbuespen batzuk: helduen nobelek, antzerkiek eta poesiek SHU-ren zenbakiaren ordez N, T edo P hizkiak daramate, hurrenez hurren, biografietan B bat agertzen da eta C bat komikietan
C PRA hal |
PRATT, Hugo (liburuaren autorea)
El halcón maltés (liburuaren izenburua)