Irakurgelako Zerbitzuak | Mailegua


Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (ELSN) barne dauden Udal Liburutegiekin lankidetzan, ELSNko katalogoa on line jarri du.

Proiektuaren azken xedea da herritarren sarbidea erraztea Euskal Autonomía Erkidegoko liburutegi publikoetako funts bibliografikoetara.

On line katalogo hau etengabe eguneratzen da eta bilaketa bakarrean erabiltzaileak jakin ahalko du interesatzen zaion gaiari buruz zenbat dokumentu dauden eta baita zein liburutegitan eskuratu ahal izango dituen ere.

Mailegu zerbitzuaren bidez liburuak eraman ditzakegu liburutegitik etxera denbora jakin baterako. Horretarako Liburutegiko BAZKIDE KARNETA eduki beharko duzu. Karnet hori dohainik eskura dezakezu, behin eskaera bete eta aurkeztuz gero.

Liburutegiko liburu guztiak eraman ditzakezu mailegutan etxera, honakoak izan ezik:

Erreferentzia liburuak (Hiztegiak, entziklopediak, atlasak, ...)
Liburutegiaren arduradunaren ustez gorde beharreko liburuak direnak.
Oharren baten bidez mailegatu ezin direla adierazita daukaten liburuak.

Trapagarango Udal Liburutegia Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (ELSN) barne dago, hortaz mailegu-arauak berdinak dira sareko liburutegi guztientzat.


Irakurlearen txartela

Irakurlearen txartela eskuratzeko eskaera bat bete behar da. Txartel bakarra denez, sareko beste liburutegitan egindako txartela duten irakurleek, Trapagarango liburutegian ere hartu ahalko dituzte liburuak edo bestelako dokumentuak bertoko txartela egin gabe.

Txartel zaharra berritzerakoan edota berria egiterakoan, pasahitza emango zaizu Interneten katalogoa kontsultatu ahal izateko.



Mailegu kopurua

Guztira 6 dokumentu hartu ahalko dituzu gure liburutegian: 3 liburu eta 3 material berezi (bideoak, diskoak, CD-ROMak...)
Horrez gain, sareko edozein liburutegitan 16 dokumentu hartu ahalko dituzu: 8 liburu eta 8 material berezi.
Horrek esan nahi du irakurleak bere ohiko liburutegitik har ditzakeen 3 liburuak hartu baditu, oraindik sareko gainerako liburutegietatik ere beste 5 monografia maileguan eraman ahal izango dituela eta beste 5 material berezi (bideoak, diskoak, CD-ROMak...)

Nahasketarik egon ez dadin, agiriren bat mailegutan hartu nahi duzunean edo itzuli nahi duzunean, kontrol mahaiaren ondoan geratuko zara harik eta kudeaketak amaitu arte

Mailegua lortzen duen irakurlea agiria zaintzera behartuta dago eta ezin izango dio beste bati utzi, gainera, agiriaren balioaren erantzunkizuna izango du eta agiria galdu edo narriatzen bada ordezkoa ekarri beharko du.


Mailegualdia eta berritzealdia sareko liburutegi guztietarako


Liburu-maileguaren gehienezko epea 21 egunekoa da eta material bereziena 7 egunekoa
Liburuak  berritu ahalko dira baina erreserbatuta ez  badaude.
Material bereziak ere,  berritu ahalko dira, eta epea 7 egunekoa izango da. Dokumentua erreserbatuta badago, ezin izango da berritu.
Liburutegian bertan, telefonoz, posta elektroniko edo web-orriaren bidez berri daitezke dokumentuak. 


Zigorrak

Maileguaren epeak betetzen ez dituen erabiltzaileak atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du mailegu epeak bukatu eta hurrengo egunetik hasita. Zigorrak ELSNko sare osorako balioko du.